|
"Maestra
Isabel Gallego de Gorria" Herri
Ikastetxea Iralabarri auzoan kokatua dago, Bilbo kanpoaldean eta ingurune erabat
hiritarrean. Ingurune hau Eskurtzeko parke anidaren eraikuntzak erabat aberastu
du, antzinako gune-berde eta ia errurala edo baserri girokoa berreskuratzea
ahalbidetu baitu.
Iralabarri
auzoak oso desberdinak diren bi zonalde ditu; bata, Zabalburuko enparantzatik
gertuago dagoena eta zaharragoa dena (mende hasieran eraikitakoa, batik bat) eta,
bestea, berriagoa dena. Azken honetan kokatzen da, hain zuzen, 60ko hamarkadan
eraiki zen gure eskola. Duela urte batzuetatik hona auzune honek biztanleriaren
igoera handia jasan du. Gertaera horrek berarekin dakarren jendearen adin-muga
gaztetzearen ondorioz, zentruaren matrikula-eskaera ere handituz joan da.
Gutxi gora-behera
duela 30 urte sortu zenetik gaurdaino egoera desberdinak bizi izan ditu gure
eskola honek; 60ko hamarkadako jaiotze-tasaren "boom"etik gaur eguneko
egoeraraino. Ondorioz, barne-espazio handiak ditu libre eta beste bi
erakunderekin banatzen ditu aipatu espazio horiek. Antzinako eskolaurreko gelak
ziren kokagunean, egun EPA (Helduen Alfabetatze Iraunkorra) kokatzen da eta
lehen Zuzendaritzak erabilitako gelak orain dela gutxi Errekaldeko PAT erakundeak
(Pedagogía Aholkularitza Teknikoa) erabiltzen zuen. Gaur egun gure ikasleek eta
Guraso Elkarteak erabiltzen dute gune hau ekintza batzuetarako.
1995/96
ikasturtean, irakasle eta guraso talde txiki baten ahaleginari esker, A
eredutik D eredura birmoldatu zen zentrua. Horiek guztiak gure "pioneroak"
izan ziren eta dira.
Garai
haietatik gaurdaino makina bat ekintza burutu da. Libre zegoen espazioa
birmoldatu eta ikasgela bereziak, tutoriak eta abar antolatzeko aprobetxatu
ditugu. Dena dela, oraindik ere badugu zer egin eta zer landu. Horretan
dihardugu buru-belarri eta era batean edo bestean L.H.ko Gallego Gorria
Eskola aurrera atera dadin laguntza eskaintzen duzuen guztioi, gure
eskerrik beroena txoko honetatik.
Badakizue nondik datorren gure eskolako izena?
Nahi baduzu jakin nor izan zen Isabel Gallego de Gorria maistra
Joan bere orrira
|