|
Irakurtzeko zaletasuna bultzatu eta eskolan irakurgaiak lantzeko moduetan
asko aurreratu da, haurrentzat egin diren literatur lanei buruzko interesa
egunetik egunera handiagoa delarik.
Azken
aldian haur literaturak berezko garrantzia hartu du eta umeen artean
sormena eta zaletasuna bultzatzeko ekintza asko zabaldu dira.
Literatura bera, eta umeentzat egiten dena bereziki, eskola eta ostantzeko
saioetara hedatu da. Horretarako hainbat jende eta talde ari dira lanean.
Euskal Idazleen Elkarteak adibidez, idazleak eskoletara joateko eta
irakurleekin zuzenean harremanetan jartzeko ekimena eratu zuen duela urte
batzuk.
Ekintza
honi esker, umeek liburua irakurri ondoren egilearekin hitz egiteko aukera
dute, hobeto ezagututa gauza gehiago ulertu eta irakurtzeko zaletasuna
areagotzeko asmoz.
Hona
labur-labur programaren helburuak:
-
Ikastetxeetan literatur zaletasuna sustatzea.
-
Idazleen eta ikasleen aurrez aurreko harremanak bideratzea.
-
Euskal idazleen obren zabalkundea.
-
Ikasleen literatur gaitasuna sendotzea, teoria
praktikarekin lotuz.
-
Idazteari gaur eguneko mundu gero eta teknologikoagoan
leku propioa aurkitzea.
Eskolak ere hainbatetan
frogatu du esperientzia honen balioa, aspaldidanik baita programa honen
partaide. Halan, ihaz Ana Urkiza etorri zen, dela bi urte
Iņaki Zubeldia eta duela hiru urte Antton Irusta. Aurtengo ikasturtean bi bisitak euki ditugu,
Lehena Iņaki Friera izan da eta bigarrena marrazkilaria eta
idazle katalanarra, Mercč Arānega, MIKELA igela pertsonaia goxo eta
eztiaren autorea.
Aurretik aukeratutako liburuaren
gaineko solasaldiaren ostean, idazlearekin zuzenean hitz egiteko aukera
dute ikasleek: zergatik eta nola idazten duten, ideiak
nondik ateratzen dituzten, zein izango den
hurrengo liburua eta beste hamaika galdera erantzuteko beharrean aurkitzen
da idazlea.
 |

|
 |
 |

|
|
Iņaki Zubeldia |
Antton Irusta |
Ana Urkiza |
Iņaki Friera
|
Mercč Arānega |
 |
 |
|
|
|
|
Fernando
Morillo |
Antton Kazabon |
|
|
|
2009-10
ikasturtean Fernando Morillo eta Antton Kazabon idazleek
bisita egin ziguten. Fernandok
"Andoitz eta lurralde ezkutuak" abenturazko liburua
ekarri zien 6. mailako ikasle nagusiei. Oso gustora egon ziren
solasean. Anttonek
"Momolo" umetxo lodi eta ausartaren istorioa oparitu zien
3. mailako umeei. Poesia ikasi zuten Anttonen olerki fresko, maitagarri
eta politekin.
 |